-gaGabezia edo bakotasuna adierazoten dauen atzizkia: kolorga, indarga, neurriga... gabanHotza danean erropen ganetik eroaten dan jantzi sendoa; lehenago askoz gehiago erabilten zan berba hau, gaur egun abrigu esaten da. gabardinaPiper berdeari, txorizero edo Gernikako piper izenez be ezagutzen danari, gaubeko hotzakaz azal tximurraren ganean egiten jakon beste azal gogorragoa. gabardinatuEguraldi desegokia egiten dauenean piperraren azalari ganetik urteten deutson azal gogorra. gabaroGaubeko giroa, epela, hotza, euritsua... Ik. gauaro. gaberdiGaueko hamabiak. Gauerdi (Zeanuri), geuerdi (Igorre, Lemoa). .2.- Goizaldea; hau da, gaueko hamabietatik aurrera doan denpora tartea. gaberorteIluntzea, ilunabarra. (P. A. Añibarro) gabiBuzterri erdian jartzen dan gurdiaren giza luzea (egurrezko fartika). Area zein narra bertan lotzen dira kate bategaz..2.- Kanpandorreko egurrezko piezea, Aste Santuan kanpaiaren funtzinoa egiten dauena. (Azkuek jasoa Ubiden) gabiloiZoologian, gabiroia, hegazti harrapakaria txitak-eta jaten dituana. (Accipiter nissus) gabonJesukristoren jaiotzagaz hasi eta Epifania egunaren artean ospatzen diran jaiak. (Erlijinoa) (pluralez erabilten da gehienbat).2.- Abenduaren 24ko eguna..3.- Ik. gaubon. gabonilaUrtearen hamabigarren hilebetea, azkena. gabonkariGabonetako opari, otzarako janari eta edariak. Ik. gabonsari. gabonsariBeharlekuetako Gabonetako otzaretako janari eta edariak. Ik. gabonkari. GabonzaharUrtearen azken eguna. (pluralez erabilten da gehienbat) gabrielitoGabrieldarrak, ordena erlijiosoa irakaskuntzan dedikatu zana, Arratiako bailaran Artean. gai egonZeozer egiteko prest egon, asmoa erakutsi, baina hondinoko burutu barik euki. gaiezZeozer aurrera eroateko gauza ez dana. Ik. gauzaez. (P. A. Añibarro)
|