Angel Larrea

Angel Larrea

Zeanurin (Bizkaia) jaioa 1960. urtean. Filosofian eta Letretan doktorea (1993), Historia espezialitatean, Deustuko Unibertsitatean. Historiako irakaslea da Arratia Institutuan (Igorre, Bizkaia) gaur egun. Bizkaia: Arqueología, Urbanismo y Arquitectura Histórica proiektuaren kolaboratzailea izan da, beste batzuen artean (Deustuko Unibertsitatea-Bizkaiko Foru Aldundia, 3 liburuki, 1989-1991 urteak). El Santuario de Nuestra Señora de Udiarraga (BBK, 1990), Arratiako euskal idazle aitzindariak (Edizio propioa, 2004) eta Arratiako idazle aitzindarien Antologia (Edizio propioa, 2005) lanen eginkidea da. Saio hauek ere argitaratu ditu: Igorre ("Bizkaiko Herrien Monografiak" bilduma barruan, Bizkaiko Foru Aldundia, 1993), El patronato laico en la Bizkaia del Antiguo Régimen (Ediciones Beta, 2000, doktoretza-tesiaren lehen edizioa; 2012an berrargitaratua), Errementariak, jainkosak eta sorginak (Ediciones Beta, 2004) eta artikulu batzuk (Eusko Ikaskuntzako "Vasconia" aldizkarian...). Literatura sorkuntzaren arloan Magiaz blai (Ediciones Beta, 2004) izeneko olerki bilduma argitaratu du, eta Arratia inguruko ipuinak (Ediciones Beta, 2012). "Begitu" aldizkariaren eta "Gorbeialde Irratia"ren kolaboratzailea da. Hizlari moduan ere ibiltzen da Etnografia eta Antropologia Kulturalari buruzko ikastaro eta bestelako saioetan. Bestalde, "ILINTIA Ikerketarako Elkartea"ren presidentea da. Eta, Juan Rekalderekin batera, Arratia inguruko Hiztegiaren egilea da (Ediciones Beta, bi edizio: 2010 eta 2011). Juan Rekalderekin batera be Berbategitxoa, Arratiako berbetearen gitxieneko Hiztegia izendaturiko liburuxkaren egilea da (Ediciones Beta, 2012).

Bilaketa

Iniciar la búsqueda