Noticias

 
Zer da FORMAZIO DUAL-a?

Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastetxeak txandakako hezkuntza duala uztartzen dituen DUAL PROGRAMA eskaintzen du. Ikasketa aukera berritzailea da, gaitasun profesional, pertsonal , nahiz sozialak hobetu nahi dituzten 30 urteti beherako gazteei zuzenduta dagoena.

Txandakako formazioa burutzen dutenek, Lanbide Heziketako titulua lortu edo Profesionaltasun Ziurtagiria lortzeko aukera dute.

Programa honek empresa zein ikasleantzat onurak ekarri ditu.

Enpresarentzako onurak: Gizarte Segurantzan langileen kuotetan %100eko bonifikazioa, ikasleko 2000€ jasotzeko aukera, enpresek jarrera positiboa eta interesa duten ikasleeen artean hautatzeko aukera izango dute.

Ikaslearentzako onurak: Gutxienez urte beteko lan kontratua, enpresako lanaren ezagutza sendoa.

2014-2015 ikasturte honetan Goi Mailako  8 ikasle izan doguz FORMAZIO DUAL programaren barruan, Haur Hezkuntzako ikasle bi eta Programazioaren Produkzioko sei.

 Guztira sei enpresek hartu dute parte: Araluce S.A. (Igorre) 3 ikaslerekin, Mecanizados Julza S.L.(Lemoa) ikasle batekin, EKIN S.COOP. (Zornotza) ikasle batekin, COMECARAM S.A.L. (Arantzazu) ikasle batekin, Begoñazpi ikastola (Bilbo), Jesus Maria ikastetxea (Bilbo).

Datorren ikasturtean Goi Mailako zikloeta ez ezik, Erdi Mailako Mekanizazioa eta Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak zikloetan formazio duala eskaintzeko gogoa daukagu.

Beste barik Arratia eta inguruko enpresa guztieri animatu urrengo urteetan programa honetan parte hartzera.

Eskerrik asko danori Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegiaren partez.